Guretzat irakatsi ederra dugu
zure isiltasuna, Maria.
Maria, zuk
entzun, begiratu, barre egin eta maite duzu.
Maria, zuk Jainkoa entzuten duzu.
Hortxe dago zure sekretua.
Maria, isiltasunaren Ama:
astiro-astiro esan gura dizut,
nire bizitzaren, jazoeren
eta historiaren zurrumurruan
Jainkoari entzuteko gogoa dudala.
Ama, Maria,
nire anai-arrebei benetan berba egiteko,
lagun iezadazu Jainkoaren Hitza hartzen.
AMEN. |