Munduko bideetan,
egia esanez igaro zara.
Lurreko bideetan,
Aita-Amaren mezulari eta erromesa izan zara.
Historiako bideetan,
aldien ezaugarriei zain egon zara.
Behartsuen bideetan,
Aita-Amaren nahia egin duzu.
Jainkoaren bideetatik
guztien bila joan zara, seme-alaba eta baztertu.
Inguraldeko bideetatik
Berri Ona iragarri duzu.
Anai-arreben bideetatik
Aita-Amaganako bidea egin duzu.
Bizitzako bideetatik
zeure bide bakarra egin duzu.
Eroan nazazu, Jauna, zure bideetatik. |