Behartsuen Aita zaitugu:
osotu gure gabezia.
Dohain ugari dituzu:
bete gure bizitzak.
Bihotzen argi zaitugu:
uxatu gure ilunpeak.
Guztiontzat poza zaran horrek:
kendu gure etsipena.
Gure bizitzan bat egiten duzun horrek:
sartu gure etxera.
Ibiltarien atseden leku:
ase gaitzazu zure gozotasunez.
Bizitza neketsua da:
zu zara gure atsedena.
Beldurrak geldi arazten gaitu:
zu zara gure ausardia.
Mundua minez eta negarrez dago:
zu zara gure itxaropena.
Gure bihotza egarri denean:
izan gure iturria.
Gure bidea iluntzen denean:
argitu gure ibiltzea.
Etorkizuna iluntzen zaigunean:
izan gure babespea.
Gure zauriak zabalik daude:
osatu itzazu.
Heriotza ez da garaile izango:
zu zara bizia.
Ez gaude bakarrik:
zu gure erdian zaude.
Emaguzu zure indarra eta adorea:
ahaltsua zaitugu.
Emaguzu itzaltzen ez den poza:
on iturri zaitugu.
Zuzen gure etorkizuna:
gure Jainkoa zaitugu. |