Almendrondoari esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta almendrondoa loratu egin zen.
Behartsuari esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta behartsuak bere soingainekoa eman zidan.
Ametsari esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta ametsa egia bihurtu zen.
Etxeari esan nion: Hitz egidazu jainkoaz!
Eta atea ireki zen.
Haurrari esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta haurrak neroni eskatu zidan.
Baserritarrari esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta baserritarrak lurra lantzen erakutsi zidan.
Izadiari esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta izadia edertasunez estali zen.
Adiskideari esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta adiskideak maitatzen irakatsi zidan.
Txikitxo bati esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta haurrak irribarre egin zidan.
Urretxindorrari esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta urretxindorra kantuan hasi zen.
Gerrari bati esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta gerrariak armak utzi zituen.
Saminari esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta samina itxaropen bihurtu zen.
Iturriari esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta ura atera zen.
Nire amari esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta amak bekokian musu bat eman zidan.
Eskuari esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta eskua zerbitzatzen hasi zen.
Etsaiari esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta etsaiak eskua luzatu zidan.
Jendeari esan nion: Hitz egidazue Jainkoaz!
Eta jendeak maite zuen elkar.
Ahotsari esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta ahotsa hitzik gabe aurkitu zen.
Jesusi esan nion: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta Jesusek Gure Aita errepikatu zidan.
Arratsaldez, eta ikaraz, esan nion eguzkiari: Hitz egidazu Jainkoaz!
Eta eguzkia, ezer esan gabe, ezkutatu egin zen.
Baina biharamunean, egunsentian,
irri egin zidan berriro. |