BIZIAZ beteriko Ama zarana:
babes gaitzazu zure bihotzean
Biziaren hazia gugan erne dadin.
SAMURTASUNEZ beteriko Ama zarana:
zatoz gurekin eguneroko joan-etorrian,
eta zaindu gure sinesmen ahula.
ITXAROPENEZ beteriko ama zarana:
biztu gure barruan maitasunaren sua
eta gauez argitu gure pausoak.
Maria:
Jainkoaren egitekoari irekirik egon zinena;
Espiritu Santuaren indarrari irekirik egon zinena;
egindako promesa zintzo bete zenuena;
irakatsi iezaguzu
Jainkoa poztasunez onartzen eta Hari erantzuten;
bere aurrean,
esku irekita maitatzeko prest agertzen;
Ebanjelioa iragartzeko,
gure bizia eskaintzen;
eta munduaren erdian gatz eta argi izateko,
BAI handi eta eskuzabal bat ematen. |