Emaguzu, Jauna,
gure hoztasunarentzat, berotasun pixka bat;
gure buztinarentzat, gogortasun pixka bat;
gure egarriarentzat, ur pixka bat;
gure une ilunentzat, argi pixka bat;
gure tristurarentzat, poz pixka bat;
gure makalaldientzat, samurtasun pixka bat;
gure norberekeriarentzat, maitasun pixka bat;
gure gogorik ezarentzat, ilusio pixka bat;
gure erabakientzat, sendotasun pixka bat;
gure bizitzarentzat bizi pixka bat.
Emaguzu, Jauna,
zure hitza entzuteko gaitasuna;
zoriontsu izateko jakinduria;
eta seme-alaba izaten ikasteko astia.
Emaguzu, Jauna...
adostasuna, bizkortasuna, prestasuna.
Kontrakoa esan arren
edo ezer ez eskatu arren...
Emaguzu, Jauna. |