#
#

Salmo tailerra:


100 (99). salmoa # #
#
#

100 (99). Salmoa: JAINKOAREN HERRIAREN GORESPENA TEMPLURA SARTZEAN


(1) Gorespen-oparitarako salmoa.

Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari!
(2) Zerbitza ezazue pozik Jauna,
joan oihu alaiz haren aurrera.


(3) Aitortu Jauna Jainko dela.
Berak eginak eta bereak gaitu,
bere herri eta berak larraturiko artalde.


(4) Sartu haren tenpluko ateetatik eskerrak emanez,
haren atarietan gorazarrez.
Eman eskerrak, bedeinka haren izena!


(5) Bai, ona da Jauna, haren maitasuna betikoa,
haren leialtasuna mendez mendekoa.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue