#
#

Salmo tailerra:


101 (100). Salmoa # #
#
#

101 (100). Salmoa: ERREGEAREN PROGRAMA


(1) Daviden Salmoa.

Maitasuna eta justizia nahi ditut kantatu,
zuretzat, Jauna, soinua jo.

(2) Jokabide prestua nahi dut azaldu:
noiz etorriko zu niregana?

Zintzo jokatuko dut jauregiko arazoetan.

(3) Ez diot arretarik jarriko inolako zitalkeriari.

Gorroto izango dut idolozalekeria, ez zait itsatsiko.

(4) Urruti niregandik bihotz makurrekoa!
Gaiztoarekin ez dut ezer ere nahi.


(5) Lagun hurkoaren izena ezkutuan belzten duena
suntsitu egingo dut.
Harroputz eta handizaleak ez ditut jasango.


(6) Herritar fidagarriak aukeratuko ditut kontseilari,
jokabide prestuko gizonak zerbitzari.


(7) Engainatzailerik ez da nire jauregian biziko,
gezurtiak ez du nire aurrean iraungo.

(8) Abereak bailiran suntsituko ditut lurraldeko gaiztoak.
Gaizkile guztiak garbituko ditut Jaunaren hiritik.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue