#
#

Salmo tailerra:


110 (109). Salmoa # #
#
#

110 (109). Salmoa:
JAUNAK ERREGEA EZARRI


(1) Daviden salmoa

Hona Jaunak ene jaun erregeari esan:
«Eseri tronuan nire eskuinean:
etsaiak oin-aulki jarriko dizkizut»
.

(2) Siondik zabaltzen du Jaunak zure errege-aginpidea:
mendera itzazu, bada, guduan etsaiak!

(3) Zu nagusi garaipen-egunean;
Santua agertzean, bera izango duzu adore-emaile,
bera egunsenti eta gaztetasun-ihintz.


(4) Zin egina du Jaunak eta ez da damutuko:
«Betiko zara apaiz, nik esan bezala,
nire legezko erregea»
.


(5) Zeure eskuinean daukazu Jauna:
bere haserre-egunean erregeak ditu suntsitu.

(6) Nazioen aurka epaia eman du:
gorpuak pilatu ditu eta lur zabalean burezurrak hautsi.

(7) Erregetza ematen duenak nagusi ezarri du;
horregatik jaso du burua.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue