#
#

Salmo tailerra:


111 (110). Salmoa # #
#
#

111 (110). Salmoa:
BERE EGINTZETAN HANDI DEN JAUNARI GORESPEN-KANTA


(1) Aleluia! Gora Jauna!

Bihotz-bihotzez goretsiko dut Jauna,
batzarrean zuzenekin elkarturik.

(2) Handiak dira Jaunak eginak,
gogoko dituzten guztientzat aztergai.

(3) Haren egintzak ospez eta ederrez beteak,
haren salbamen-asmoak betiko dirau.

(4) Haren egintza harrigarriak gogora ditzagun nahi du:
errukior eta bihozbera da Jauna.

(5) Begirune diotenei janaria die ematen;
bere ituna beti gogoan izan du.

(6) Egintzetan agertu dio herriari bere indarra,
beste nazioen lurraldeak berari emanez.


(7) Haren egintzak leial eta zintzo,
haren legeak fidagarri,

(8) beti-betiko ezarriak,
leialtasun eta zuzentasunez burutuak.


(9) Bere herriari askatasuna eman dio,
haiekin ituna finkatu betiko.
Santua eta beldurgarria da bera!


(10) Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren oinarria:
benetan zuhur honen arabera jokatzen dutenak.
Jaunaren gorespenak betiko dirau.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue