#
#

Salmo tailerra:


102 (101). Salmoa # #
#
#

102 (101). Salmoa: LARRIALDIAN OTOITZA


(1) Lur jorik dagoen dohakabearen otoitza:
Jaunaren aurrean husten dau bere kexa.

(2) Jauna, entzun nire otoitza, heldu bekizu nire deadarra!
(3) Ez egidazu larrialdian aurpegia ezkutatu,
makurtu belarria niregana, dei egitean: erantzun bizkor!


(4) Badoaz nire egunak, kea bezala,
erretzen daukadaz hazurrak, txingarrak bezala.

(5) Bedar zapaldua lez zimeldu jat bihotza,
Nire ogia jateaz ere ahaztuta nago.

(6) Deadarren deadarrez, hezur eta azal bihurtua nago.

(7) Hontz-zuria basamortuan lez nago,
gau-hontza uri-hondakinen artean bezala.

(8) Loak hartu ezinik, hor nago
txori bakartia teilatuan bezala.

(9) Egun osoan etsaiak irainka ari jataz,
amorru bizian madarikatzen.

(10) Errautsa dot janari, malkoak edari.
(11) Zeure haserre-suminez,
gora jaso eta lurrera jaurti nozu.

(12) Badoaz nire egunak,
arratseko kerizpearen antzera desagertuz;
zimeltzen noa bedarraren antzera.

(13) Zu, ostera, Jauna, errege zara betiko,
zure erregetza gizaldien gizaldietarako.

(14) Errukia izango deutsozu Sioni barriro,
bada-eta errukirako garaia; bai, heldu da garaia!

(15) Maite dabez zure zerbitzariek hango harriak,
penaturik dagoz hango hondamendiaz.

(16) Begirune izango deutsoe nazinoek Jaunaren izenari,
lurreko errege guztiek haren aintzari,

(17) Jaunak Sion barriro eraikiko dauanean
eta aintzaz beterik agertzean;

(18) zapalduaren otoitza entzungo dau,
ez ditu baztertuko beronen eskariak.


(19) Bego hau idatzirik hurrengo gizaldiarentzat,
sortzeko dagoen herriak Jauna goretu daian.

(20) Jaunak bere santutegi gorenetik behera,
zerutik lurrera begiratu dau,

(21) presoen intziriak entzuteko
eta hiltzera kondenatuak askatzeko.

(22) Jaunaren izen ahaltsua iragarriko dabe Sionen,
haren gorespena Jerusalemen,

(23) herriak euren erregeekin batera
Jauna gurtzera batuko diranean.


(24) Nire indarrak apaldu ditu bere ahalmenaz,
nire egunak urritu.

(25) Nik esan neban: «Ene Jainko,
ez nagizu eroan sasoirik onenean!»
.

Zure urteek gizaldiz gizaldi diraute.

(26) Hasieratik sendo ezarri zenduen lurra,
zure eskuek egina da zerua:

(27) hareek galduko dira, baina zuk iraungo;
jantzia bezala gastatuko dira,
soinekoa bezala aldatuko dituzu, eta hareek desagertuko.

(28) Zu, ostera, beti bera, zure urteak amaibakoak.
(29) Zure zerbitzarien seme-alabak seguru biziko dira,
Hareen ondorengoak zure aurrean iraungo.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue