#
#

Salmo tailerra:


103 (102). Salmoa # #
#
#

103 (102). Salmoa:
JAINKO ERRUKIORRARI BEDEINKAZINO KANTA


(1) Daviden salmoa.

Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,
nire barru osoak haren izen santua!

(2) Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,
ez begiz ahaztu haren mesedeak!


(3) Erru guztiak parkatzen deustaz, gatx guztiak osatzen;
(4) bizia Herio Leizetik ataratzen deust,
maitasun eta errukiz inguratzen nau;

(5) bizitza osoan bere edertasunez nau asetzen,
beti arranoa antzeko gazte gordetzen.


(6) Jaunak justizia egiten dau,
zapalduen eskubideak defendatzen.

(7) Bere egitasmoak agertu eutsozan Moisesi,
bere egintza haundiak israeldarrei.

(8) Bihozbera eta errukiorra da Jauna,
haserre gatxa eta onginahiz betea.

(9) Ez dabil beti zarataka, ez dau hasarrea luzaro gordetzen.
(10) Ez gaitu erabiltzen gure pekatuak merezi daben lez,
ez deusku ordaintzen geure erruen arabera.


(11) Zelan zerua lurraren gainean garai,
holan haren maitasuna begirune deutsoenentzat haundi.

(12) Zelan sortaldea sartaldetik urruti,
holan ditu harek gure hobenak beregandik urrintzen.

(13) Zelan aita seme-alabentzat errukior,
holan Jauna begirune deutsoenentzat errukior.

(14) Badaki ondo zerez garan eginak,
gogoan dau hautsa besterik ez garala.

(15) Gizakiaren egunak bedarraren pareko:
zelaiko lorea lez loratzen da

(16) eta, haizeak jo orduko, bertan behera galtzen,
egoen tokian arrastorik itzi barik.

(17) Baina Jaunaren maitasunak sekulako dirau
begirune deutsoenentzat;
haren salbamen-asmoa belaunalditik belaunaldira luzatzen da

(18) haren ituna gordetzen eta legeak betetzen dabezenentzat.
(19) Jaunak zeruan ipini dau bere tronua,
eta mundu osora zabaltzen da haren errege-agintea.


(20) Bedeinkatu egizue Jauna, haren aingeruok,
haren esana entzuteagaz batera
betetzen dozuen izaki indartsuok!

(21) Bedeinkatu Jauna, haren gudari guztiok,
haren nahia egiten dozuen zerbitzariok!

(22) Bedeinkatu Jauna, haren sorkari guztiok,
menpeko dituen toki guztietan!
Bedeinkatu begi nire arimak Jauna!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue