#
#

Salmo tailerra:


108 (107). Salmoa # #
#
#

108 (107). Salmoa:
GORESPEN-KANTA. GARAIPENERAKO LAGUNTZA-ESKARIA


(1) Kanta. Daviden salmoa.

(2) Adoretsu nago, ene Jainko.
Kantatu eta soinua joko deutsut. Ea, ene bihotza!

(3) Itzartu, harpa eta zitara; esnatu dagidan egunsentia.
(4) Herrien artean goratuko zaitut, Jauna,
nazinoen artean kantatuko.

(5) Bai, zure maitasuna zeru zabala baino haundiagoa,
zure leialtasuna hodeietarainokoa.

(6) Zerua baino haundiago zara, ene Jainko!
Zure ospea mundu osoaren gain!


(7) Emon garaipena zeure ahalmenaz, erantzun niri,
hain maite dituzunok libratu daitezan.


(8) Jainkoak bere santutegitik esan eban:
«Sikem uria poz-pozik neureganatuko dot,
Sukot haranaz jabetuko
.

(9) Neurea dot Galaad, neurea Manases,
nire buru-babesa da Efraim, nire aginte-makila Juda,

(10) garbiketarako ontzia Moab;
oina ezarriko deutsot gainean Edomi,
garaipen-oihu egingo Filisteari»
.


(11) Baina nork gidatuko nau uri gotortura,
nork eroango Edomera,

(12) zuk izan ezik, zapuztuak gaituzun Jainko horrek,
jadanik gure gudarostearekin gudura joaten ez zaren horrek?

(13) Emoiguzu laguntza arerioen kontra,
giza laguntza alperrikoa da-ta.

(14) Jainkoarekin gauza haundiak egingo ditugu,
berak zapalduko deuskuz arerioak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue