110 (109). Salmoa:
JAUNAK ERREGEA IPINI
(1) Daviden salmoa
Hona Jaunak nire jaun erregeari esana:
«Jarri tronuan nire eskuman:
arerioak oin-aulki jarriko deutsudaz».
(2) Siondik zabaltzen dau Jaunak zure errege-aginpidea:
menderatu egizuz, bada, guduan arerioak!
(3) Zu nagusi garaipen-egunean;
Santua agertzean, bera izango dozu adore-emoile,
bera egunsenti eta gaztetasun-garoa.
(4) Zin egina dau Jaunak eta ez da damutuko:
«Betiko zara abade, nik esan bezala,
nire legezko erregea».
(5) Zeure eskuman daukazu Jauna:
bere hasarre-egunean erregeak ditu haustuko.
(6) Nazinoen aurka epaia emon dau:
gorpuak pilatuko ditu eta lur zabalean burezurrak hautsi.
(7) Erregetza emoten dauanak nagusi ipini dau;
horregaitik jasoko dau burua.
|