111 (110). Salmoa:
BERE EKINTZETAN HAUNDI DAN JAUNARI GORESPEN-KANTA
(1) Aleluia! Gora Jauna!
Bihotz-bihotzez goratuko dot Jauna,
batzarrean zuzenekin alkarturik.
(2) Haundiak dira Jaunak eginak,
gogoko dabezan guztientzat aztergai.
(3) Haren ekintzak ospez eta ederrez beteak,
haren salbamen-asmoak betiko dirau.
(4) Haren ekintza harrigarriak gogoratu daiguzan nahi dau:
errukior eta bihozbera da Jauna.
(5) Begirune deutsoenei janaria deutse emoten;
bere ituna beti gogoan izan dau.
(6) Ekintzetan agertu deutso herriari bere indarra,
beste nazinoen lurraldeak berari emonez.
(7) Haren ekintzak leial eta zintzo,
haren legeak fidagarri,
(8) beti-betiko ezarriak,
leialtasun eta zuzentasunez burutuak.
(9) Bere herriari askatasuna emon deutso,
hareekin ituna finkatu betiko.
Santua eta bildurgarria da bera!
(10) Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren oinarria:
benetan zuhur honen arabera jokatzen dabenak.
Jaunaren gorespenak betiko dirau.
|