#
#

Salmo tailerra:


112 (111). Salmoa # #
#
#

112 (111). Salmoa:
ZINTZO ETA ONGILE DANAREN ZORIONTASUNA


(1) Aleluia! Gora Jauna!

Zorionekoa Jaunari begirune deutsona
eta haren aginduak biziki atsegin dituena.

(2) Ahaltsua izango da lurraldean haren ondorena,
bedeinkatua zuzenaren ondorengotza.

(3) Ondasunak ugari haren etxean,
haren eskuzabaltasunak betiko dirau.

(4) Ilunpetan argia ageri da zuzenentzat:
Jainko errukiorra, bihozbera eta zintzoa.

(5) Zorionekoa errukitu eta laguntzen dauana,
bere arazoak zuzen daroazana.

(6) Zintzoak ez dau inoiz koloka egingo,
haren oroitzapenak beti bizirik iraungo.


(7) Ez dau izango barri txarren bildurrik,
adoretsu dago, Jaunarenganako konfiantzaz;

(8) seguru sentitzen da, ezeren bildur barik;
azkenean, arerioen porrotaz poztuko da.

(9) Eskua betean emoten deutse behartsuei,
haren eskuzabaltasunak betiko dirau:
ohorez jasoko dau bekokia.

(10) Hori ikusiz, amorruz dago gaiztoa,
erremindurik eta urtzen;
gaiztoen ametsak porrot egingo dabe.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue