#
#

Salmo tailerra:


113 (112). Salmoa # #
#
#

113 (112). Salmoa:
BEHARTSUAZ ERRUKITZEN DAN JAINKO GORENARI GORAZARREA


(1) Aleluia! Gora Jauna!

Goretsazue, Jaunaren zerbitzariok,
goratu Jaunaren izena!

(2) Bedeinkatua izan bedi Jaunaren izena orain eta beti!
(3) Eguzkiaren sorlekutik sarlekura,
goratua izan bedi Jaunaren izena!

(4) Jauna nazino guztien gainean garai,
haren ospea zeruak baino gorago.


(5) Nor Jauna, gure Jainkoa, lakorik?
Gorenean dau jarria tronua,

(6) baina makurtu egiten da, zerutik lurrera begiratzeko.
(7) Gizagaixoa hautsetatik altxatzen dau,
behartsua zaborretatik ateratzen

(8) eta haundikien artean,
bere herriko nagusien artean, jarten.

(9) Emakume agorrari ohore emoten deutso etxean,
umeak emon eta ama zoriontsu egiten.

Aleluia! Gora Jauna!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue