#
#

Salmo tailerra:


114 (113 A). Salmoa # #
#
#

114 (113 a). Salmoa:
JAUNAREN AGERRALDI OSPETSUA, HERRIA LURRALDEAN SARTZEAN


(1) Israel Egiptotik urten ondoren,
Jakoben herria erbestetik,

(2) Jaunaren santutegi bihurtu zan Juda,
haren jabetza Israel.


(3) Jainkoa ikustean, itsasoak ihes,
Jordanek atzera egin eban;

(4) mendiak salto, ahariak lez,
eta muinoak, bildotsak lez.

(5) Zer zenduen, itsaso, ihesi?
Eta zuk, Jordan, atzeraka?

(6) Zer zendueen saltoka, mendiok, ahariak lez,
eta zuek, muinook, bildotsak lez?


(7) Egizu poz-ikara, oi lur, Jabearen aurrean,
Jakoben Jainkoaren aurrean!

(8) Hatxa urtegi bihurtu eban, suharria iturburu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue