11. (10.) Salmoa: JAINKOAREN JUSTIZIAN USTE ONA
(1) Koru-zuzendariarentzat. Davidena.
Jaunarengan babesten naz. Zelan esaten deustazue:
«Alde mendira, hegaztiak lez!
(2) Gaiztoak uztaia estutzen baidabe
eta gezia uztai-harian jarri,
bihotz zuzenekoak ilunpean jotzeko.
(3) Oinarriak huts egitean, zintzoak zer egin?».
(4) Jauna bere tenplu santuan dago,
zeruan dau tronua:
begira-begira dago munduari,
gizakiak ditu aztertzen.
(5) Jaunak zintzoa dau aztertzen,
gaiztoa eta gogorkeri-zalea bihotzez gorrotatzen.
(6) Bialdu daiala txingarra eta azufre-euria horreen gainera!
Izan bedi haize kiskalgarria horreen zoria!
(7) Zintzoa da, izan ere, Jauna; zuzen jokatzea dau maite:
zuzenek ikusiko dabe haren aurpegia.
|