15. (14.) Salmoa: TENPLUAN SARTZEKO BALDINTZAK
(1) Dabiden salmoa.
Jauna, nor egon daiteke zure etxean?
Nor bizi zure mendi santuan?
(2) Jokaera zuzena dauana,
zuzentasunaren arabera dabilena,
bihotz barrutik egia dinoena;
(3) mihin-luze ez dana,
lagun hurkoari kalterik egiten ez deutsona,
auzokoa iraintzen ez dauana;
(4) gaiztoa bere aurretik bota
eta jainkozaleak aintzat hartzen dituena;
bere kaltetan izanik ere,
emondako hitzari eusten deutsona;
(5) dirua irabazitan emoten ez dauana,
eta errugabearen kaltetan eskupekorik hartzen ez dauana.
Horrela jokatzen dauanak ez dau sekula koloka egingo.
|