Euskal Herria HISTORIA BETEA ETA EDERRA: 1879tik 2013ra
Kurutzeko Paulo-ren intuizinoa gugana heldu zan, eta, indar bereziz, gure kultura honetan mamitu zan. Fundatzailea hil zaneko ia mende bat igaro zanean, Iberiar Penintsulara pasiotar familia-ren lehenengo erlijiosoak heldu ziran.
Webgunearen atal honetan historia hori ezagutzeko aukerea izango dogu, bizia bihurtuta, orain eta hemen.
1. AURKEZPEN xumea : Familia non aurkitzen dan leku bakotxa modu egokiz ezarteko. Oso hedatuta eta herrialde askotan dago, eta hortxe konturatuko gara Familia honek izan dauan bizi indarra.
2. HISTORIAra hurreratzea: hausnarketa xumeak, ehun eta hogeita piku urteetako historia eta egintza adierazgarrienak ezagutzeko. Horren helburua: TOPAKETARA eroaten gaituan ezagutza ahalbidetzea, eta, hortik aurrera..., eskerrak emotea bizitako guztiari.
3. ALKARTEAKAZ topaketea : GAUR EGUNGO alkarteak aurkituko dituzu (batzuk desagertu egin dira urteetan zehar). Guk gura doguzan alkarteakaz hartuemonak izateko beharrezko zehaztasun guztiak eskeiniko doguz, urrutikoak izanda be. Interes berezi-bereziko txokoa izango da.
Webgune honetako txokoa erabilten dauan edozeinentzat praktikoa izatea itxaroten dogu. Gure asmoa pasiotar familiaren “bide” txikia ezagutzea, pasiotarrakaz hartuemonetan jartea eta gure herrian horrenbeste urtetan egindako lan bizia eta bertakoa aintzat hartzea da. |