castellano euskera batua euskera bizkaiera
"" "" ""

Aurkezpena

Konfigurazino barria sortzearen dokumentua

46º KAPITULU NAGUSIA
2012. urteko irail-urrian, Erroman

46º Kapitulu Nagusiak Konfigurazino Barrirako aurkezten dan Proposamena ondorengo Dekretu juridiko bidez:

  1. TRANTSIZIO DEKRETUA

    "Jesukristoren Nekaldiko Kongregazinoaren 46º Kapitulu Nagusiak, Konstituzinoetako 104. zenbakian datorren arauaren arabera, Jesusen Bihotz Sakratuaren Probintziak (CORI: Espainia), Familia Santua (FAM): Cuba, El Salvador, Espainia, Guatemala. Honduras. México eta Venezuela), Odol Preziatuarena (SANG: Bolivia, Chile, Ecuador, Espainia eta Panamá) eta Santa Fe (FID: Colombia) eta Biztueraren Bikariatoak (CORI-RES: Perú), eskaera onartzen dau, eta Probintzia barri bat eregiten dau Bihotz Sakratuaren izenez (SCOR). Baterako Gobernu barria 2013. urtean hasiko da Probintziako Kapitulu barriaren ospakizunean" (46º Kapit I. 22 or.).


  2. KONFIGURAZINOEN ERAKETA

    Bihotz Sakratuaren Konfigurazinoa (SCOR)


    • Jeskristoren Nekaldiaren Kongregazinoko 46º Kapitulu Nagusiak Bihotz Sakratuaren Konfigurazinoa sortzen dau (SCOR), erakunde juridiko bateratua lez, Jesusen Bihotz Sakratuaren Probintziak (CORI: Espainia), Familia Santua (FAM: Cuba, El Salvador, Espainia, Guatemala. Honduras, México eta Venezuela), Odol Preziatuarena (SANG: Bolivia, Chile, Ecuador, Espainia eta Panamá) Santa Fe (FID: Colombia), eta Biztuera Bikariatoa (CORI-RES: Perú).

    • Probintziako Gobernua 2013an sartuko da indarrean baterako Probintziako Kapituluaren bitartez. Bitartean, Konfigurazinoa, bateranzko bidean, Estatutu Orokorreko 96. zenbakiak dinoana beteko dau, bai hiru solidaritateen sailetan sortzen diran gora-beheretan, eta bai, bereziki, baterako Probintziako Kapitulua eraketa arloan; joan-etorri guztiak Jeneral Nagusiak onartuak izan behar dabe bere Kontsejuaren onarpenaz.

    • Baterako Probintziako Kapituluaren betebehar bat hauxe izango da: Probintzia barriaren Estatutuak onartzea; Jeneral Nagusiaren onarpena beharko dabe bere Kontsejuaren oniritziz.(Ik. 46º Kapit. Nag. I or. 24)

"" "" ""

 

 


 

Euskal Herria

 
 
#
# # #
# # #
bidean@bidean.net
orue