castellano euskera batua euskera bizkaiera
"" "" ""

Aurkezpena

POZ BERBAK 2006. urteko urtarrila

Badira errealitate ederrak, kasu askotan, hasiera guztiz apalak izan dituztenak, “hotsik” atera gabe azaldu direnak. Horietarikoa da GAUR gure artean, Euskal Herrian, agertzen zaigun PASIOTAR FAMILIA. Gaur hori balentria eta ekintza iradokitzaileez zipriztindua dago; eta, era berean, mila galdera ere baditu aurrean.

Hala ere, GAUR honek baditu SUSTRAIAK, badu ATZO bat, HISTORIA BIZIA dena, hainbat gauza dakartzana, bizitzarako ikasbide izan dezakeguna. Iradokitzailea da!

 
Historia honi berriro begiratzea…

- SENIDETASUNAREN ezaugarri handia da

  • sustrai sakonak dituena;
  • eta “bizi batasuna” dakarrena;
  • era berritan eta erronka berrirekin bizi den GAUR bat da;
  • gure aurretikoek bizi izan zituztenetatik ezberdinak direnak.

- POZBIDEA da, ALAITASUN bizirako arrazoia

  • historia horren oinordekoak gara;
  • bere eginkizunaren eta bere “ametsen” jarraitzaileak;
  • eta… berorren bizi-giltzen bidez, gaurko gizadiaren eta aurrerantz bultzatzen gaituen munduaren erronkari erantzutea erabakitzen dugu.

- ETORKIZUNAREN erronka onartzeko da

  • une hartako errealitateari erantzun zioten haiek;
  • “herriarenak izaten” eta honen premiei erantzuten ikasi genuen haiengandik;
  • eta errealitateak aurkezten zizkigun ekintza arlo berriei aurre egiten.

GURE ONDORIOA

  • Era xumean eta apalki, baina uste osoz, zailtasunen erdian bada ere, gure historia onartzea AUKERATZEN dugu, bai GAURKO EGOERAN eta bai ETORKIZUNERA begira.
  • Hau da gure POZAREN arrazoia, ozenki aldarrikatu nahi duguna.
  • Web orri hauxe, pasiotar presentzia batean, ORUE-EUBAN, bizi horren adierazpen sentitzen dugu.
  • Hori dela eta, ONGI ETORRIA egiten diogu eta bizi fruitu berri oparoak ematen jarrai dezan nahi dugu.
"" "" ""

 

 

 

Euskal Herria

 
 
#
# # #
# # #
bidean@bidean.net
orue