castellano euskera batua euskera bizkaiera
"" "" ""

Aurkezpena

POZ BERBAK 2006. urteko urtarrila

Badira errealitate ederrak, kasu askotan, hasiera guztiz apalak izan dabezanak, “hotsik” atera barik azaldu diranak. Horeetarikoa da GAUR gure artean, Euskal Herrian, agertzen jakun PASIOTAR FAMILIA. Gaur hori balentria eta ekintza iradokitzaileez zipriztindua dago; eta, era berean, mila itaun ere baditu aurrean.

Halan ere, GAUR honek baditu SUSTRAIAK, badau ATZO bat, HISTORIA BIZIA dana, hainbat gauza dakarzana, bizitzarako ikasbide izan daikeguna. Iradokitzailea da!

 
Historia honi barriro begiratzea…

- SENIDETASUNAREN ezaugarri handia da

  • sustrai sakonak dituana;
  • eta “bizi batasuna” dakarrena;
  • era barritan eta erronka barriakaz bizi dan GAUR bat da;
  • gure aurretikoek bizi izan ebezanetatik ezbardinak diranak.

- POZBIDEA da, ALAITASUN bizirako arrazoia

  • historia horren oinordekoak gara;
  • bere eginkizunaren eta bere “ametsen” jarraitzaileak;
  • eta… berorren bizi-giltzen bidez, gaurko gizadiaren eta aurrerantz bultzatzen gaituan munduaren erronkari erantzutea erabakitzen dogu.

- ETORKIZUNAREN erronka onartzeko da

  • une haretako errealitateari erantzun eutsoen hareek;
  • “herriarenak izaten” eta honen preminei erantzuten ikasi genduan hareekandik;
  • eta errealitateak aurkezten euskuzan ekintza arlo barriei aurre egiten.

GURE ONDORIOA

  • Era xumean eta apalki, baina uste osoz, eragozpenen erdian bada ere, gure historia onartzea AUKERATZEN dogu, bai GAURKO EGOERAN eta bai ETORKIZUNERA begira.
  • Hau da gure POZAREN errazoia, ozenki aldarrikatu nahi doguna.
  • Web orri hauxe, pasiotar presentzia batean, ORUE-EUBAN, bizi horren adierazpen sentitzen dogu.
  • Hori dala eta, ONDO ETORRIA egiten deutsogu eta bizi frutu barri oparoak emoten jarraitu dagian nahi dogu.
"" "" ""

 

 


 

Euskal Herria

 
 
#
# # #
# # #
bidean@bidean.net
orue