“Historia” horretan, gertakizunak, pertsonak, topaketak... emon dira, eta horreek historia horren bilakaerea “seinalatu” dabe. Argazkien txoko hau ez da malenkoniarako edo nostalgiarako txokoa, edukiz betetako oroitzapena baino, “orainak” bere sustraiak “iraganean” daukazalako, eta, zelan edo halan, “etorkizuna” iragarten deusku. Txoko hau apurka-apurka osotzen joango da eta leku atsegina izan gura dau, “memoria bizia” eginez.
|