castellano euskera batua euskera bizkaiera

Familia Erromesa

# # #

Familia Erromes bat

##

#

FAMILIA ERROMES BAT

#

1782: LEHEN “AMETSA” BURUTZEA

San Paulo Gurutzekoa amets bi burutu barik hil zan: 1) kanpo herrietako misinogintza bat; 2) Pasiotarrok Ingalaterran lur hartzea. Bigarrena, 1892.urtera arte atzeratu behar izan zan. Lehenengoa, 1782.urtean gauzatu zan: Pasiotar bi Bulgariara heldu ziran musulman eta ortodoxoen lurraldera. Euretarik bat, Frantzisko Ferreri, Nikopolisko gotzain izendatua,1813.urtean hil zan, izurridunak zaintzen ziharduala.

San Paulo Gurutzekoaren intuizinoa bizi bihurtu da. Baina eragozpen askoren artean.

#

1800: ALDIUNE NEKETSUAK

Kongregazinoak, 1798-1799.urte bitartean ezabatua izan ondoren, XIX. gizaldia 195 erlijiosoz osotuta hasi eban. Vicente Maria Strambi, Macerata eta Tolentinoko gotzain zala, erbesteratua izan zan, enperadoaren fideltasunari uko egitearren.

Krisialdiak garbiketaldi bihurtu ohi dira eta egoera barriak sortzen dabez.

#

1810: ERAGOZPEN BARRIAK

Napoleon I.ak, Italiako jaun eta jabe zanez, erlijioso alkarte guztiak ezabatu ebazan. Pasiotarrak familietan edo parrokietan sakabanatu ziran, alkarte-bizitza barik.

Baina...
ekaitzaren ondorenean, barealdia dator

#

1814: ARGIA SORTZEN DA

Pio VII.ak berrezarri eban Kongregazinoa. Ekaitzak eroan ebazan erlijioso banaka bat, heriotzak jota edo dana bertan behera itzita. A. Tomas Albesanok hasi eban berreraikuntza, Pasiotarren biziera zintzoaren ta misiolaritza gartsuaren entzuteari esker.

Eta barealdiaz eta argiaz...
bizi barriak dizdiz.

#

1838: FAMILIAREN ZABALKUNDEA

A. Antonio Testa, bigarren fundatzailetzat ezagutua, Kongregazinoburu izan zan etenbarik bere heriotzara arte,1862an, eta berak eragin eutsan Italiako lurraldetik kanpo herrietaruntz.

Eta bere bizia zabaldu da
egoera barriaren eraginez.

#

1840: BIGARREN “AMETSA”  INDARREAN

Domingo Barberi, banaka bat lagun hartuta, Frantziara eta Belgikara heltzen da. 1842.urtean Ingalaterran lur hartzean, San Paulo Gurutzekoaren ametsa burutzen dabe. A. Domingok Eleiza Katolikora bideratzen dau J. H. Newman, Eleiza Katolikoruntz hurreratzearen aldeko Oxford Mogimentuaren burua. Bideratu eban beste bat, Inazio Spencer, pasiotar egin zan. Aldi berean, Australiaruntz abiatu ziranak, ostera, porrot egin eben, ordukoz behintzat.

Egia esan: zabalkundeak beste mundu batzuk ditu aurrean.

#

1852: ITSASOZ HARUNTZ

Pittsburgko gotzainak Estatu Batuetaruntz eroan ebazan pasiotar misiolari gartsuak; eurok eratu eben San Paulo Gurutzekoaren Probintzia 1873.urtean.

1862.urtean hilten dira Ama Nahigabetueran Gabirel santua, ikasle gaztea, eta A. Testa, Nagusi Jenerala.

Birloratze honek santutasun frutuak emon ditu
eta bizia ugaritu.

#

1864-1865: ERTAMERIKAN SARTZEA

Pasiotarrak Estatu Batuetako Californiara heltzen dira. Hemen lur hartu baizen laster, lur jo eban esperientziak; ondoren, Mexikon sartu ziran 1865.urteko udabarrian. Handik jaurtiak izan ziran 1873.urtean; 1876.urtean Chiapas ebanjelizatzera jo eben, uriburuko etxea berreskuratuz eta Tolucan sustraiak ezarriz.

Bizia berez da zabalkorra
eta... hazi eta landara bihurtzen da.

#

1878: HARA-HONA BIDEAK BETEAN

A. Bernardo Maria Silbestrelli Nagusi Jenerala, Kongregazinoburu izan zan 1878tik 1890ra eta 1893tik 1907ra. Kongregazinoa Espainiara, Argentinara, Australiara, Chilera, Cubara.... zabaldu zan. Eta hor nun datozan Santanderrera eta Bilbora: 8 urte geroago Jesusen Bihotz Sakratua Probintzia sortu zan Bilbon.

Eta hazi hori gure artean erne zan
eta hazi eta... landara bihurtu.

#

1893: NORUNTZ JOANGO…

Jesusen Bihotz Sakratua Probintzia arduratzen da Mexikon dagozan etxe biekaz eta geroago Chilen dagozanakaz ere bai. A. Amadeo Garibaldi probintzi-burua lehenengo Kontseilari Jeneral aukeratua izan zan 1899.urtean.

Haziz garbitu, garbituz hazi.
Hori jazo ohi da bizitzako bidean.

#

1900: ERAGOZPENAK ERAGOZPEN, BETI AURRERA

1.290 erlijiosok emoten deutsoe hasierea XX. gizaldiari, 1800.urtean baino mila gehiagoz. Frantziakoak, gobernuak jaurtiak izan ziranak, Belgikara eta Holandara aldatu ziran, eta 1903.urtean Palestinako Betaniara ere bai.

Baina, krisialdiak, barriren barri,
eragiten deutso Kongregazinoari bizi esparru barrietara,
eta zabalkunde egarria sortzen dau beregan.

3

1906: GEHIAGORA DOAN  BIZI-ERAGINA

Kongregazinoaren barru-eraginaren indarrez, lau Probintzia barri sortzen dira: Argentinan, Espainian, Italian eta Estatu Batuetan, hamabikoa osotuz. A. Silvestrellik bere Jeneral kargua itzi egiten dau (1911).

Eta bizi-indar honek “mugak gainditzen” ditu,
misinogintzara hegoak zabalduz.

#

1910-1920: PERUKO MISINOAK

V. Carranza-ren erlijioaren aurkako jasarpenak galga ezarri eutson apostolutza-ekintzari Mexikon. Europako gerrateak (914-1918) Kongregazinoaren zabalkundea galgatu egin eban; fundazino barri gitxi sortu zan. 1913.urtean Peru aldean zabaldu zan Pasiotarren misino-esparrua, Bulgariakoaren ondoren, bigarrena. Hor sortzen dira Italian herri-giroko aldizkariak.

Familiak zorion-aldia bizi dau,
bere bizitasunaren ezaugarria.

#

1920: 200 URTE HISTORIA EGINEZ ETA BIZIA EMONEZ

1720-1920, Kongregazinoaren II. Mendeurrena. A. Silvio di Vezzak emon eutson sorrera “Boletin” bat argitaltzeari, barru-bizitzaren barri emonez; China alderaino heldu zan bere apostolutza,Yuanling, Hunamgo misinoaren bidez; han hil ziran hiru pasiotar 1929.urtean.

Bizitzaren erakusbide barriak
eta esparru barrietara edegi beharra.

3

1925-1930: ERRONKA BARRIAK

1925.urtean, jaiotzez italiarra ez zan bat aukeratua izan zan Kongregazinoko Jeneral Nagusi izateko, A.LeonKierkels, Holandarra, Indian internunzio izendatua 1931ean. Polonian fundatzen da. Calles-en jasarpen odoltsuaren eraginez, Mexikon ziran ondasun eta etxeak galtzen dira. Kongregazinoa eleiz-kulturgintzara zabaltzen da, maila guztietarako irakasleak trebatuz.

Kultura ere eginkizuna da,
Pasiotarren Familian indarrez sartzen da.

#

1931-1940: ARLO BARRIAK

II. Errepublikaren etorrereak eragozpen latzak ekarten deutsoz erljioso Alkarteari Espainian. Fundazino barriak eratzen dira Portugalen, Congo Belgan (gaur Congoko R.D.) eta Tanganikan (gaurko Tanzanian). 1936-39 urteen tarteko gerra zibilak 31 pasiotar erail ebazan martiri; euretarik 26 beatifikatuak dagoz. Kongregazinoak misino-lur barriak hartzen ditu. 1936.urtean Vatikanon eratzen dan prentsa erakusketan Pasiotarren 24 aldizkari agertzen dira, euretarik 3 Espainian: El Pasionario, Ecos de San Felicísimo eta El Lábaro.

Baina.... “bizitza” eta “heriotza” beti alkarren eskutik.

#

1941-1952: BIDEKO ARGI-ILUNAK

1930-1945ko gerratea amaitu ondoren, Kapitulu Orokorrak A. Alberto Deane argentinarra aukeratu eban 1946.urtean. Kongregazinoak zabaltzeari emon eutson barriro: Indonesia, Hego Afrika, Botswana, Suedia... eta misino-lurraldeak gehitu egiten dira: Moyobamba Perun eta Corocoro Bolibian; baina Chinatik urten beharra izan zan. 1952.urteko azaroan Eugenio Bossilkov hil eben Bulgarian.

Eta aldi barrietaruntz zabaltzen dira,
bai Eleizea eta bai Pasiotarren Familia.

#

1952-1966: HAIZE BARRIAK: VATIKANO II

Kongregazinoa prestakuntza bideak eratzen hasi da. Vatikano II.ren deiak apostoluza-esparru barriak bilatzera behartzen dau: Filipinas, Japon, Corea, Honduras, Papua Nueva Guinea misino lurraldeak.... Nagusi Jeneraltzarako aukera barriak: Estatu Batuak: AA. Malcolm La Valle (1952-1964), T. Foley (1964-1972), Pablo Maria Boyle (1976-1988).

Vaticano II.ak gogor eragin eutson tradizinozko balore-moltzoari: alkarte bizitza, laztasuna, alkarteko betekizunak, otoizkerak...

#

1966-1984: ERABARRITZEA ETA ERRONKA BARRIAK

Barru-bizitzaren eragin indartsua eta bilaka-bidearen aldikadea da. 1968tik 1970ra Kapitulu Jeneral Berezia... Hor hasten dira Kongregazinoko Sinodoak, gobernu-mailan alkarkidetasunari leku emonez. Gazteak pasiotar ez diran ikastetxeetara doaz; “pasiotar nortasuna” bera ere eraginda sentitzen da. Eleiz maila guztietan bokazinoen urritasunak Kongregazinoan ere eragin haundia dau: 1969.urteko 4.072 erlijioso kopurua 2.970ra jasten da 1980an, 81 nobizio bakarrik dirala.

#

1984-2000: MUGAZ GAINETIK: HIRUGARREN MUNDUA

1984.urteko martiaren 2an, Aulki Gorenak Konstituzino barriak onartzen ditu. Kongregazinoa indarrez sartzen da Hirugarren Munduan. Sinodo batzar batzuk Erromatik kanpo ospatu ziran (Espainia, Filipinas, Estatu Batuak, Irlanda). 1988.urtean A. Jose Agustín Orbegozo gipuzkoarra Nagusi Jeneral aukeratua izan zan 2000.urtera arte.

Bokazino-krisia gain-gainean dago
eta erronka barriei erantzun beharra sentitzen da.

#

BIZI-FRUTUAK

1994.urtean ospatu zan San Paulo Gurutzekoa jaio zaneko III. Ehungarren urte muga. Hainbat Pasiotarren goralpen aldia: Isidoro Loor, Pio Campidelli, Bernardo Maria Silvestrelli, Lorenzo Salvi, Inocencio Canoura, Turongo martiria, eta Eugenio Bossilkov, Bulgariako gotzain martiria. Kongregazino misiolariaren bizi-indarra Angolara eta Monzambiquera heldu da.

Baina argi dago: Familiak barruan bizia daroa,
kopuruz murriztuarren.

#

2000-2006: ATZO, GAUR, BIHAR

Kongregazinoak XXI. gizaldia hasten dau Hirugarren Milurteko Eleizeagaz bat eginda. 2000.urtean Brasilen ospatzen da Kapitulu Orokorra, lehenengoa Italiatik kanpo.

-Laiko munduari lekua eta eskua emoten jako Pasiotarren espiritualtasunean.

-Hainbat Probintziak euren Mendeurrena ospatzen dabe: Argentinan, (1900), Espainian eta Italian (1905), Estatu Batuetan (1906)...

#

ETA…
ERROMES BIDEAK DARRAI

# # #

 

 

 

Jatorria - Bidea

 
 
bidean@bidean.net
orue