castellano euskera batua euskera bizkaiera

Mezua

BIZITZA baten GILTZAK

Kurutzeko Paulo

BIZITZA baten GILTZAK

… ezagutu egizu
… kontenplatu
… mirestu

ESTILO BAT

•  Bilatzailea
•  Ermitaua
•  Gizon latz eta pobrea
•  Behartsuen senidea

BILATZAILEA

“Erakutsi egidazuz, Jauna, zeure bideak”

Zer nahi dozu egin dagidan?
¿Non zerbitzatuko ditut gehiago eta hobeto Jainkoa eta senideak?

“Zure aurpegi bila nabilkizu, Jauna, ez ezkutatu niri zeure aurpegia.” ”

ERMITAUA

BAKARDADEAREN MAITALE

•  Leku apropos lez egiak garbi entzuteko.
•  Egia dan lez ezagutzeko.
•  Jainkoarekin, Sortzailearekin, Aitarekin topo egiteko.
•  Gizakiei Jainko begiradaz begiratzen ikasteko.
•  Kreazinoa miresteko eta sorkari bakoitzean Egilearen hitza sentidu eta entzuteko

GIZON LATZ ETA POBREA

Bizitzeko gitxi behar dau:
jan-edanak apurka,
tunika bakarra eta oinetakorik ez.


Bizimodu latzak aske egin dau,
buru-belarri besteentzat bizitzen jarri,
Jainkoa nahiko dala sinistarazi.

BEHARTSUEN SENIDEA

Paulok Kurutziltzatuarengan ditu begiak, hor jabetzen da Jainkoaren gizakiekazko pasinoaz.


Gizakion kurutzeaz zamatua ikusi dau Jainkoa
eta, harriturik, Jainko maitasun horren historia
kontatu nahi deutso munduari.


Horregatik, behartsuen ondoan ipinten da,
gizarte haretako baztertuen ondoan,
(gaixoak, bidelapurrak, eskaleak…)
Jainkoak maite dituela sentidu dagien.

INTUIZINO bat

•  Begi-bihotzak kurutzean
•  Bakardade ozena
•  Familia baten Sortzaile

BEGI BIHOTZAK KURUTZEAN

Mingarri jakon gizakiaren mina.
Eta mingarri Jainkoaren mina.
Eta Jainkoak bere begirada eta hitza emon eutsozan
bere Seme kurutziltzatuarengan.
Eta Kurutziltzatua maitekiro kontenplatuz,
Jainkoa aurkitu eban, eta gizakia,
eta bizitzaren eta historiaren zentzuna.

Bere bokazinoa Jainko Kurutziltzatuaren oroipena
berreskuratzea izan zan.

BAKARDADE OZENA

Paulok, misiolari sutsuak,
bakardade eta jendarteko gizonak,
hitz gartsuko apostoluak,
bere komentuetako “bakardade ozena” izten deusku,
kontenplazinorako eta profeta hitza ernaltzeko
sabel emonkor lez.

FAMILIA BATEN SORTZAILEA

Kurutzeko Paulok
nekaldiaren oroipena eskeintzen deusku
gaurko gatxen sendabide,
Jainko maitasunaren ekintza haundien eta harrigarriena lez.

Behartsuen oihuak entzuten ez diranean,
ez dau zentzurik Kristoren kurutzeak,
Kurutziltzatua biziaren Jainkoa dalako.

Kristoren Pasinoa,
Jainkoak munduari deutson maitasunaren oroigarria.

BIZIMODU BAT

• Misiolaria
• Adiskidetzailea
• Maisu espirituala eta mistikoa
• Testamentua

MISIOLARIA

81 urterekin hil zan.
Italiako 30 eleizbarrutietan zehar ibili zan
Herri misinoak eta gogo-jardunak predikatzen.

Nahiago ebazan
herri eta maila sozial baztertuenak.
Behartsuengan Kurutziltzatuaren aurpegia ikusten eban.
Gaixoek, baztertuek,
bidelapurrek, espetxeratuek
adiskide baten laguntza eta hurtasuna
aurkitu eben Paulorengan:
Jainkoaren gizona.

ADISKIDETZAILEA

Gizakia Jaungoiko Egile eta Aitarekin adiskidetzen
ipini ebazan Paulok
bere hitz gartsua eta bizitza.

Etsaien arteko adiskidetzea
eta alkarri parkamena eskeintzea
profeta oihu gertatzen ziran herri misinoetan.

Jesu Kristo Kurutziltzatuarengan
Jainkoa bere hiltzaileei
parkamena emoten aurkezten eutsen
eta guztiak alkarrekin bakeak egitera bultzatzen.

MAISU ESPIRITUALA ETA MISTIKOA

Oso mota ezbardinetako pertsonen
zuzendari eta lagun espirituala izan zan.
Goi mailako espiritualtasunaren egiazko tratatuak diran
milaka gutun idatzi ebazan.
(Horreitako bi milatik gora gordetzen dira.)
Gotzainak, erlijiosoak, laikoak,
jende xume eta nobleziakoa eta aita santuak
joaten jakozan aholku bila.

“Heriotza mistikoa” eta “jaiotza berria”
aztergai dituen tratatua idatzi eban.
XVIII. gizaldiko mistiko haundienetariko lez
hartu dau Eleizak.

TESTAMENTUA

Hona hemen Sortzaile testamentua:
Herio-ohean kongregazinoaren hiru zutabeak
zaintzea gomendatzen dau:

•  Otoitz espiritua
•  Bakardade espiritua eta
•  Pobretasun espiritua.

“Espiritu honetan irauten badozue, distira egingo dau kongregazinoak Jainkoaren eta gizakien aurrean.”

ESTILO BAT

INTUIZINO BAT

BIZIMODU BAT

Kurutzeko Paulok

… zure bizitza argitzen dau.



 

Jatorria - Bidea

 
 
bidean@bidean.net
orue