Pasiotar Familiaren albisteak

Pasiotarren Jubileu Urtea

Data: 2020 / 11 / 18

2020. urteko azaroaren 22tik 2022.ko urtarrilaren 1ra arte.

Gaur Pasiotar Familiak bizitzaz lotuta dagoen GERTAERA bat aurkeztu nahi dizuegu, Familia honek bizi duen ESPIRITUA partekatzen duzuen guztiok jakin diezazuten. Guk, web Bidean.net-en bidez, gure laguntza eskaintzen dugu, horrela izan dadin.

Bizitzatik sortzen den gertaera bat da eta ARRAZOI BEREZIAK daude, eta talde “bereziak” ukitzen ditu batez ere, pertsonaia jakin batzuek. Gaur Bidean.net-eko Adiskide guztiei aurkeztu nahi diegu Pasiotar FAMILIA bizitzera doan ZERGATIA eta GERTAERA berezi bat urte batean zehar. JUBILEU bat da.

Zer esan nahi du eta zer suposatzen du honek? Gure ustez, JUBILEUAREN ANTOLATZAILE BATZORDEAK adierazten duela zehatz-mehatz. Horregatik Batzordearen ARTXIBOA eskaintzen dugu. Seguruenik ondoren berak erakutsiko digu Jubileu honen sakontasuna eta esanahia.

Urte Santu hau 2020. urteko azaroaren 22tik 2022.ko urtarrilaren 1-ra arte iraungo du. Eta gure gaurko munduak eta kulturak bizi dutenen egoera egokiena izan ez arren, burutzeko den egitasmoa “GURE MISIOA ERABERRITZEA” da, Gurutzeko San Paulorengan sortu zena eta gaur EGUN Pasiotar Familia osoak berreskuratzen du. Bai Familia bezala, bai pertsonalki.

Hor bidaltzen dizkizuegu eskuetara iritsi zaizkigun langaiak, gure ustez interesgarrienak. Jubileuaren Antolatzaile taldearen Artxiboaz gainera, eta batez ere, Jubileuaren KOMUNIKATU OFIZIALA. Hortxe doa aurkezpenaren BIDEOA, benetan lagungarri ona. Interneteko zuzenbide batzuek ere agertzen dira, hara jo ahal izateko, argitasun gehiagoren bila. Gure gogoa Jubileuaren berri ematen jarraitzea da. Gure gogoa denez, eskaintza ugaria bidaltzea da, bai bidaltzen dizkiguten askotariko materialak, bai bideratzen diren EKINTZA BEREZIAK eta holakoetan parte hartzeko aukera izan dezagun Pasiotar ESPIRITUZ bizi nahi dugun guztiok.

Jubileu urte hau izan bedi Pasiotar Familia osoarentzat, baita gu guztiontzat, biziz eta ametsez betetako aukera bat. Horretan gaude guztiok!

Jubileua zer den azaltzen duen Prestaketa Batzordearen testua irakurtzeko (gaztelaniaz) >>>sakatu HEMEN<<<.

Jubileuaren Komunikatu Ofiziala irakurtzeko (gaztelaniaz) >>>sakatu HEMEN<<<.

Jubileuaren bigarren Komunikatua irakurtzeko (gaztelaniaz) >>>sakatu HEMEN<<<.

Frantzisko Aita Santuak Pasiotarrei bidalitako mezua irakurtzeko (gaztelaniaz) >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue