Data: 2021 / 03 / 19
Jaiotza: 1939ko urriaren 24an.
Heriotza: 2021eko martxoaren 15ean.
Gure OMENALDI ANAIKORRA
2021eko martxoaren 15ean, Deustoko Pasiotarren Gaixo Zaindegian, 82 urteko zala, hil zen Joxe Larruskain. Hainbat denbora eraman du Basurtoko gaixotegian; egun batzuek lehenago etxeratua izan zen, denbora luzean bertan egon ondoren.
Martxoaren 16an, asteartea, arratsaldeko 17:30etan, hileta ospakizuna egin zen Pasioa-San Felicisimo parrokian. Pasiotar erlijiosoen taldetxo bat izan zen mahaikide Eukaristian: egia esan, Erizaintzan berarekin gaixo taldean bizi izan direnak, baina baita Euskal Herriko erlijioso elkarte ezberdinetatik hurbildu zirenak ere. Markina-Xemeingo senideak ere bertaratu ziren.
A. Joxe Orue-Eubako Pasiotarren elkartekoa zen, baina urtebete zeraman Pasiotar erlijiosoak Deuston duten Gaixo Zaindegian. Bere osasuna gero eta txarragora joan zen, sendagile laguntzak eta guzti. Bego bakean gure anai eta laguna eta gozatu begi BIZI BETEAN Aitaren Erreinuan!
Bila ta bila dabil
txoria mendian;
bila ta bila, Joxe,
munduko bidean.
Jauna maitez
bizi zaitez
Aitaren etxean,
bideak amaituta
zorion betean.
******************************************
A. Joxeren ibilbideari buruzko DATU BEREZIAK eskaintzen ditugu
Jaiotza | 24-10-1939 | (Markina-Xemein - Bizkaia) | Lehen Profesa | 24-04-1957 | (Angoston) | Betiko Profesa | 12-12-1960 | (Urretxun) | Abadegintza | 21-09-1963 | (Urretxun) |
BERE BIZITZAKO NUNDIK NORAKOAK
Angosto | 1956-1957 | Nobiziadoa | Tafalla | 1957-1959 | Filosofia ikasketak | Urretxu | 1959-1963 | Teologia ikasketak | Deusto-Bilbo | 1963-1964 | Pastoraltza urtea | Cajicá (Colombia) | 1964-1972 | Irakasle | Medellín (Colombia) | 1975-1976 | Parrokiko laguntzaile | Deusto-Bilbo | 1976-1978 | Parrokiko laguntzaile | Paris | 1978-1980 | Emigrazio pastoraltza | Balmaseda (Bizkaia) | 1980-1981 | Parrokiko laguntzaile | Euba (Bizkaia) | 1980-1989 | Pastoraltza - Irakasle | San Sebastián (Puerto Rico) | 1989-1994 | Parrokia-kargua eta Ekonomoa | Santo Domingo (Dominikar Er.) | 1995-1998 | Ikastetxeko Zuzendaria eta Parrokoa | Madril | 1998-1999 | Urte sabatikoa | Euba (Bizkaia) | 1999-2020 | Hainbat lan: Ikastolako erlijio zuzendaria, tokiko ekonomoa, parrokiko laguntzailea | Deusto-Bilbo | 2020-2021 | Probintziako Gaixo Zaindegia |
A. Martzelen bertsoak:
A. Martzelen bertsoak jaisteko >>>sakatu HEMEN>>>
|