Data: 2015 / 09 / 26
Bilbon, Deustuko Nekaldiko parrokiaren 50. urteurrena.
Deustu-Bilbotik bialdu deuskuen albiste hau pozik jaso dogu eta atsegin haundiz jakitera emoten dogu.
Gure ZORIONAK Nekaldiko Parrokiako Kristau Alkarte osoari (San Felicisimo) eta Deustuko Pasiotar Alkarteari jazoera hau dala-eta, izan ere, esanahi haundikoa da. Zenbat une berezi eta gogo betean bizi izandakoak!
Eta “historia” hau guztiok hur-hurretik ezagutu ahal dagizuen, Jaunaren Nekaldiko Parrokia hau jaso zaneko “AGIRIA” eskeintzen deutsuegu eta baita Alkarte honexek berak “REDENCIÓN” aldizkarian argitaratu-barri dauan artikulu bat ere, gaur egungo parrokoak, Aita Romanek, batutako gogoetak eskeiniz; bertan dakar ospakizun hau zelan planteatuta dauken; horrez gainera, gaur bertan Alkarteak eta Laguntzaileak eskuartean dabezan pastoral ekintza bereziak.
Bidean webgunetik gure eskerronik beroenak ospakizun honetako gora-behera guztiak eskeintzeagaitik; egon ere, seguru gagoz gogoko izango jakela albiste hau gure “iturrira” hurreratzen diran guztiei.
Bihotzez, ESKERRIK ASKO!
Acta_Ereccion_Parroquia.doc
50_Parroquia_La_Pasion_del_Senor.doc
|