Data: 2017 / 07 / 26
Ruben Dario Manzano Liscano “Rubentxo” gure anaiaren Abadegintza Ospakizuna.
2017. uztailaren 8an, gure anai RUBEN DARIO MANZANOk, lagunartean “Rubentxo”, Abadegintza hartu eban TULIO KUIS RAMIREZ PADILLA, Caracas-ko gotzain laguntzailearen eskutik, “Fatimako Amaren” parrokia eleizan; han izan ziran bere ama Carmen, izeko bat, lehengusina bi eta eleiztar talde ugaria. Ospakizuna xumea baizen sutsu horretan partekide izan ziran Pasiotarrak, bere anaiak, José Balendin Duerto, José Manuel León, Gregorio Arreaga, José Luis Cacho, Lenin Martínez eta Lelis Villanueva, eleizbarrutiko beste abade talde bategaz.
Gure zorionik beroena bere bizitzako aukera haugaitik eta Jaunari bihotzez eskatzen deutsogu BEDEINKAPEN berezi bat bere lanean eta ministeritzan. ZORIONAK!
Ordenacion_Ruben_Manzano_CP-Venezuela.pdf
|