Data: 2019 / 11 / 19
Familia bat izatearen dohaia bizi
Topaketa berezia eta esanguratsua izan da PASIOTAR FAMILIAK ospatu dauana. Eta jakingarria dala uste dogunez, poz-pozik eskeintzen deutsuegu gure web honetako ADISKIDE guztioi. Maitasun haundiz egin ere egiten dogu.
Angostoko Pasiotarren etxean izandako topaketa horren KRONIKA LABURRA eskeindu deuskue; azaroaren 9an izan da. Hemen dozue TOPAKETA horren laburpena; seguruenez, idazki xume honetan agertzen dan baino askoz ederrago eta aberatsago izango zan.
Dana dala, argi itzi gura dogu ospakizun honen “helburua” aberatsago izan dala, eurak aitzera emoten dabenez: “FAMILIA IZATEAREN DOHAIA BIZI”. Merezi izan dau Ian honek bihotzeko anai-arrebok, laikoak eta erlijioso/ak! Jaunak BEDEINKATU dagiala zuen ahalegina!
Gure aldetik, ESKERRONA aipamen hau bialtzeagaitik, eta hau ere bai: zabalik eta gertu gagozala ondorengo topaketa eta joan-etorrien barri emoteko. Bihotzez ESKERRAK!
Topaketaren kronika labur bat behera jaisteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Topaketaren argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
|