bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Orue - Eubako Berriak

JABI JAIO ETXEITA Aitari agurra

Data: 2020 / 10 / 16

Jaiotza: 1.951ko apirilaren 8an
Heriotza: 2.020ko urriaren 13an.

Gure OMENALDI XUMEA

Urriaren 14a, eguaztenean, Jabiri, gure adiskide eta anaiari egin geuntson AGURRA. Orue-Eubako Pasiotar Alkartetik eta webgune Bidean.net langelako taldetik eskeintzen deutsegu OMENALDI ANAIKOR hau, hemen alkartzen izan gera, hainbeste urtez, ukondoz ukondo jardunean, gure anai Jabi gizaseme berezi eta laztana hau gurekin egoela. Hutsune galanta itzi deusku! Beste era batera laguntzen jarraituko deuskulakoan gelditzen gera. Benetan beharko dogu!

Ez dogu nahi Jabiri buruz “gauza haundirik” gehitzerik. Eskeintzen doguzan TESTIGANTZAK nahikotzat eta esanguratsutzat joten doguz; guk behintzat ontzat eta geuretzat onartzen doguz. Bihotzez egin be. Hamaika proiektu, ekintza eder; “hamaika” ahalegin alkarlanean; hamaika amets barri aurrean doguzala; hamaika atsedenaldi gozo; hamaika zer alkarbanaturik; hamaika zer…

ESKERRIK ASKO, Jabi. Zorionez urten dozu zeure “bihoztxoak” leher egiterainoko lanpetik.

*****************************************************************************

Hona hemen Jabiren bizitzako DATU NAGUSIENAK:

- Jaiotza__________________1951-04-08an (Iurretan – Bizkaia)
- Lehen Profesa____________1970-10-04an (Angoston)
- Betiko Profesa____________1977-09-19an (Euban)
- Abadegintza______________1979-05-05 (Iurretan)

Bere bizitzako NUNDIK NORAKOAK:

- Gasteizen_____________1970: Filosofia ikasketak
- Deuston-Bilbon_________1972: Teologia ikasketak
- Euban________________1973 eta ondorengoak: Teologia eta Irakasle
- Berrizen_______________1981: Berrizko parrokiko Laguntzaile
- Euban________________1985-2020: Ardura eta langintza ezberdinak:
...........................................................Nagusi, Ekonomo eta Parroko.
...........................................................Elorrioko San Agustin parrokian eta Atxondoko parrokian.
...........................................................Azkeneko sei urteetan, Zornotzako Parroko

*****************************************************************************

• Aita Martzelek eskainitako bertsoak ezagutu nahi badituzu:

- Irakurtzeko >>>sakatu HEMEN<<<.
- Bideo-muntaia ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.


• Jabiri buruz persona eta talde ezberdinak egin dituzten testigantzak ezagutzeko

- Gaztelaniaz: >>>sakatu HEMEN<<<.
- Euskaraz: >>>sakatu HEMEN<<<.


• Aita Txema Arzalluzek egin zuen homilia ezagutu nahi baduzu:

- Irakurtzeko >>>sakatu HEMEN<<<,
- Audioa entzuteko, >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue