bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Pasiotar Familiaren barriak

Pasiotarren Jubileu Urtea

Data: 2020 / 11 / 18

2020. urteko azaroaren 22tik 2022.ko urtarrilaren 1ra arte.

Gaur Pasiotar Familiak bizitzaz lotuta dagon GERTAERA bat aurkeztu gura deutsuegu, Familia honek bizi dauan ESPIRITUA partekatzen dozuen guztiok jakin dagizuen. Guk, web Bidean.net-en bidez, gure laguntza eskeintzen dogu, horrela izan daiten.

Bizitzatik sortzen dan gertaera bat da eta ERRAZOI BEREZIAK dagoz, eta talde “bereziak” ikutzen ditu batez be, bai pertsonaia jakin batzuk. Gaur Bidean.net-eko Adiskide guztiei aurkeztu gura deutsegu Pasiotar FAMILIA bizitzera doan ZERGAITIA eta GERTAERA berezi bat urte batean zehar. JUBILEU bat da.

Zer esan gura dau eta zer suposatzen dau honek? Gure ustez, JUBILEUAREN ANTOLATZAILE BATZORDEAK adierazoten dauala zeatz-mehatz. Horregaitik Batzordearen ARTXIBOA eskeintzen dogu. Seguruenik ondoren berak erakutsiko deusku Jubileu honen sakontasuna eta esanahia.

Urte Santu hau 2020. urteko azaroaren 22tik 2022.ko urtarrilaren 1-ra arte iraungo dau. Eta gure gaurko munduak eta kulturak bizi daben egoera egokiena izan ez arren, burututeko dan egitasmoa “GURE MISIOA ERABARRITZEA” da, Gurutzeko San Paulorengan sortu zana eta gaur EGUN Pasiotar Familia osoak berreskuratzen dau. Bai Familia lez, bai pertsonalki.

Hor bialtzen deutsueguz eskuetara heldu jakuzan langaiak, gure ustez interesgarrienak. Jubileuaren Antolatzaile taldearen Artxiboaz gainera, eta batez be, Jubileuaren KOMUNIKATU OFIZIALA. Hortxe doa aurkezpenaren BIDEOA, benetan lagungarri ona. Interneteko zuzenbide batzuk be agertzen dira, hara jo ahal izateko, argitasun gehiagoren bila. Gure gogoa Jubileuaren barri emoten jarraitzea da. Gure gogoa danez, eskeintza ugaria bialtzea da, bai bialtzen deuskuezan askotariko materialak, bai bideratzen diran EKINTZA BEREZIAK eta holakoetan parte hartzeko aukera izan daigun Pasiotar ESPIRITUZ bizi gura dogun guztiok.

Jubileu urte hau izan bedi Pasiotar Familia osoarentzat, baita gu guztiontzat, biziz eta ametsez beteriko aukera bat. Horretan gagoz guztiok!

Jubileua zer dan azaltzen dauen Prestaketa Batzordearen testua irakurtzeko (gazteleraz) >>>sakatu HAMEN<<<.

Jubileuaren Komunikatu Ofiziala irakurtzeko (gazteleraz) >>>sakatu HAMEN<<<.

Jubileuaren bigarren Komunikatua irakurtzeko (gazteleraz) >>>sakatu HAMEN<<<.

Frantzisko Aita Santuak Pasiotarrei bidalitako mezua irakurtzeko (gazteleraz) >>>sakatu HAMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue