bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||

Orue - Eubako Berriak

JOXE LARRUSKAIN GARITAGOITIA Aitari agurra

Data: 2021 / 03 / 19

Jaiotza: 1939ko urriaren 24an. Heriotza: 2021eko martiaren 15ean.

Gure HOMENALDI ANAIKORRA

2021eko martiaren 15ean, Deustuko Pasiotarren Gaixo Zaindegian, 82 urteko zala, hil zan Joxe Larruskain. Hainbat denpora eroan dau Basurtoko gaixotegian; egun batzuek lehenago etxeratua izan zan, denpora luzean bertan egon ondoren.

Martiaren 16an, martitzena, arratsaldeko 17:30etan, hileta ospakizuna egin zan Pasioa-San Felicisimo parrokian. Pasiotar erlijiosoen taldetxu bat izan zan mahaikide Eukaristian: egia esan, Erizaintzan beragaz gaixo taldean bizi izan diranak, baina baita Euskal Herriko erlijioso alkarte ezbardinetatik hurbildu ziranak ere. Markina-Xemeingo senideak be bertaratu ziran.

A. Joxe Orue-Eubako Pasiotarren alkartekoa zan, baina urtebete zeraman Pasiotar erlijiosoak Deustun daben Gaixo Zaindegian. Bere osasuna gero eta txarragora joan zan, sendagile laguntzak eta guzti. Bego bakean gure anaia eta laguna eta gozatu begi BIZI BETEAN Aitaren Erreinuan!

Bila ta bila dabil
txoria mendian;
bila ta bila, Joxe,
munduko bidean.
Jauna maitez
bizi zaitez
Aitaren etxean,
bideak amaituta
zorion betean.


******************************************

A. Joxeren ibilbideari buruzko DATU BEREZIAK eskaintzen ditugu

Jaiotza 24-10-1939 (Markina-Xemein - Bizkaia)
Lehen Profesa 24-04-1957 (Angoston)
Betiko Profesa 12-12-1960 (Urretxun)
Abadegintza 21-09-1963 (Urretxun)


BERE BIZITZAKO NUNDIK NORAKOAK

Angosto 1956-1957 Nobiziadoa
Tafalla 1957-1959 Filosofia ikasketak
Urretxu 1959-1963 Teologia ikasketak
Deusto-Bilbo 1963-1964 Pastoraltza urtea
Cajicá (Colombia) 1964-1972 Irakasle
Medellín (Colombia) 1975-1976 Parrokiko laguntzaile
Deusto-Bilbo 1976-1978 Parrokiko laguntzaile
Paris 1978-1980 Emigrazio pastoraltza
Balmaseda (Bizkaia) 1980-1981 Parrokiko laguntzaile
Euba (Bizkaia) 1980-1989 Pastoraltza - Irakasle
San Sebastián (Puerto Rico) 1989-1994 Parrokia-kargua eta Ekonomoa
Santo Domingo (Dominikar Er.) 1995-1998 Ikastetxeko Zuzendaria eta Parrokoa
Madril 1998-1999 Urte sabatikoa
Euba (Bizkaia) 1999-2020 Hainbat lan: Ikastolako erlijio zuzendaria, tokiko ekonomoa, parrokiko laguntzailea
Deusto-Bilbo 2020-2021 Probintziako Gaixo Zaindegia


A. Martzelen bertsoak:



A. Martzelen bertsoak deskargatzeko >>>sakatu HEMEN>>>

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue