|
Gizonezko erlijiosoak
Gizonezko erlijiosoen familia Kurutzeko Paulok sortu eta martxan jarri eban, Pasinoaren memoria alkartean egiteko eta gizateriari Jainko maitasunaren esperientzia bakarra irakasteko. Gaur egun, Pasiotarrak mundu guztian zehar hedatuta dagoz eta, batez be, indar erabakiorrez Hirugarren Mundu horretan. Hemen egiaztatu daikezu. Hurreratu errealitate horretara eta ezagutu.
|
|
|
Emakumezko erlijiosak
Jatorria Kurutzeko Paulorengan daukie kontenplazinozko bizia eroan daben emakumezko erlijioso pasiotarrak, baina gero hainbat eta hainbat jokabide izan dabez egoera askotan. Hemen, gure errealitatera gehien hurreratzen diran “adarrak” aurkezten deutsuguz eta, sarritan, alkar banatutako ekintzetan hartzen dabe parte. Baina danak iturri eta jatorri berbera daukie: Kurutzeko Paulo, eta bere intuizinoa eta esperientzia. [ >>> ] |
|
|
Laikoen mogimendua
Laikoen mogimenduak sustrai sakonak daukaz Pasiotarren familian leku ugaritan eta denporan zehar, Kofradien edota beste edozein motatako ekintzetan parte hartzaile izanik. Gaur egun, ostera, presentzia handiagoa dauka Pasiotar familiaren bizitzan eta ekintzetan. Hemen gaur egun lantzen eta babesten diran eta errealitate bihurtzen doazan lerroak aurkituko dituzu.
|
|
|
|
|
|
|
|